Animalien zaintza arduratsua sustatzeko kanpaina abiarazi du Debako Udalak

2025ko azaroaren 3aAnimalien zaintza arduratsua sustatzeko kanpaina abiarazi du Debako Udalak

Ekimenak jarrera arduratsuak sustatu nahi ditu udalerrian animaliekin bizi direnen artean. Horretarako, udaltzaingoak informazio ekintzak egingo ditu Debako hainbat gunetan, azaroaren 16ra bitarte, animaliak dituzten pertsonak espazio publikoekiko eta indarrean dagoen araudiarekiko errespetuaren inguruan sentsibilizatzeko, hala nola, txakurrak aske eramatea, gorotzik ez jasotzea edo animalia arriskutsuak kontrolik gabe paseatzea.

Debako Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, animalien zaintza arduratsua sustatzeko eta udalerriko espazio publikoetan bizikidetza indartzeko kanpaina berezi bat jarri du martxan. Jarduera honen bitartez herritarren bizikidetza hobetu eta pertsonen zein animalien segurtasuna zaindu nahi da udalerriko espazio publikoetan.

Kanpaina azaroaren 16ra arte egongo da martxan, eta bere helburua da animalien jabeak indarrean dagoen araudia errespetatzearen eta espazio publikoaren erabilera partekatuan jarrera arduratsua izatearen garrantziaz  sentsibilizatzea.

Epe horretan, Udaltzaingoak informazio-ekintzak egingo ditu Debako hainbat gunetan, parkeetan, pasealekuetan eta animaliak eta horien jabeak ibiltzen diren lekuetan arreta berezia jarriz.

Besteak beste, baimendu gabeko eremuetan txakurrak aske eramatean, animalien gorotzak ez jasotzean edo arriskutsuak izan daitezkeen animaliak kontrol-neurri egokirik gabe paseatzean jarriko da arreta.

Ekimen honekin, Debako Udalak herritarren elkarbizitzarekin, animalien ongizatearekin eta espazio publikoen kontserbazioarekin duen konpromisoa indartzen du.