Antzerki Astea egingo da maiatzaren 21etik ekainaren 5era Goaz Antzerki Taldeak antolatuta

2021ko maiatzaren 19aAntzerki Astea egingo da maiatzaren 21etik ekainaren 5era Goaz Antzerki Taldeak antolatuta

Euskarazko antzerkia eta antzerki amateurra sustatzea helburu duen ekimenak, 35. edizioa behar zuen, baina iaz, osasun pandemiaren ondorioz ezin izan zen egin. Hortaz, maiatzaren 21etatik ekainaren 5era 34. Antzerki Astea egingo da, Debako Goaz Antzerki Taldeak Debako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Egitarau anitza osatu dute, tartean bi estreinaldirekin: Lezoko Orratx Antzerki Taldearena eta Debako Goaz Antzerki Taldearena.

Urtero egiten ziren haurrei zuzendutako ekitaldiak aurtengoan ezin izango dira egin, baina datorren urtean berreskuratzeko esperantza dute antolatzaileek, Karlos Larramendik eta Josu Iriondok azaldu digutenez. 

Sarrerak emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai. 

“Debako Udalak kulturaren aldeko apustua egiten du eta herriko eragileekin elkarlanean ari da ahalik eta kultura eskaintza aberatsena egiteko”, Aritz Larrañaga kultura zinegotziaren esanetan. Kultura segurua eta osasuntsua delako, bizipoza ematen digulako hainbeste behar dugun une honetan. Debarrak gonbidatu nahi ditu Udalak antolatzen diren ekimenetan parte hartzera. Horretarako egoerak eskatzen dituen osasun neurriak hartuko dira. 

EGITARAUA:

Maiatzak 21, ostirala 

Aldats Pilotalekua, 20:30

'PANPINA'

Erika Olaizola (Kamikaze kolektiboa) 

6 € 

Panpina da nire maskara. Aurpegiaren azpian dut gordeta aurpegia. 

 

Maiatzak 22, larunbata

Aldats Pilotalekua, 20:30 

'ANTROAN INTRO'

Orratx Antzerki Taldea"(Lezo) 

5 € 

Antro taberna, hiriko zulorik ilunena, txokorik galduena da. Gure hirian geratzen den azken plaza. 

 

Maiatzak 23, igandea 

Itziar: Burugorri Etxea, 18:00

'35 HUTS'

Esti Curiel 

Asunek 35 urte beteko ditu eta bere familian dagoen maldizio baten erruz beldurtuta dago. Umorezko bakarrizketa. 

 

Maiatzak 28, ostirala 

Kale Antzerkia, 19:00etan 

'MESEDE BAT EGITEAGATIK'

Trapu Zaharrak Antzerki Taldea (Donostia)

Hautagai batek kanpaina hasi baino hamabost egun lehenago beldur eszeniko agerraldi bat jasaten du. 

 

Maiatzak 29, larunbata 

Aldats Pilotalekua, 20:30 

'KONPROMISOA'

Txalo Produkzioak (Donostia) 

6 € 

Germanek arazo ekonomikoak ditu eta pisua saldu beharra du. Bere lagun Tomasi laguntza eskatzen dio.

 

Maiatzak 30, igandea 

Kale Antzerkia, 12:30 

'KUTXA BATEN ISTORIOAK' 

Trotamundos Taldea (Donostia).

Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak, kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak. 

 

Ekainak 4, ostirala 

Ispiluen gela, 18:30-19:00-19:30-20:00 

'BADATOR'

Goaz Antzerki Taldea (Deba) 

Badator. Gutxi falta da. Baina zer dator? Ez gaude ziur. Gu badaezpada prestatu egingo gara. Atzera ordua hasi da. 

Ekainak 5, larunbata 

Itziar: Burugorri Etxea, 18:00-18:30 

'BADATOR'

Goaz Antzerki Taldea (Deba)

3 € 

Badator. Gutxi falta da. Baina zer dator? Ez gaude ziur. Gu badaezpada prestatu egingo gara. Atzera ordua hasi da.