AP-8 gauez itxiko da Elgoibar eta Itziar (Deba) artean, Donostia noranzkoan, zorua berritzeko

2023ko urriaren 20aAP-8 gauez itxiko da Elgoibar eta Itziar (Deba) artean, Donostia noranzkoan, zorua berritzeko

Urriaren 21eko(larunbata) 22:30etik igandeko 07:00etara


 Bidegi AP-8an Mendaro eta Deba artean egiten ari den zorua berritzeko lanak direla eta, larunbat honetan, urriak 21, autobidea gauez itxita egongo da Donostia noranzkoan, 22:30etik 07:00etara. Bitarte horretan, ibilgailuak Elgoibarren irten beharko dira, eta N-634 errepidetik jarraitu eta autobidera sartu Itziarko sarreratik (Deba). Lanak ostiral gauean hasiko dira,23:00etan, eta autobidea itxi arte, zirkulazioa Bilbo noranzkoan prestaturiko pasabidetik desbideratuko da 61,000 eta 57,900 k.pen artean. 

Deba eta Mendaro artean eta bi norabideetan, autobideko 9 km birgaituko dira sei zatitan banatuta eta besteak beste Lizaranzuko zubibidean eta Istiñako tunelean ere egingo dira lanak.