Apirilaren 1etik maiatzaren 10era ordaindu behar da zabor-bilketaren gaineko zerga

2021/03/31
2021eko apirilaren 1etik maiatzaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2021eko 1. Hiruhilabetekoari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da. Aurtengo martxoaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2021eko maiatzaren 3an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Apirilaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.