Apirilaren 25erako aurkeztu behar dira euskal artista bisual berrien lehiaketan parte hartzeko lanak

2023ko martxoaren 22aApirilaren 25erako aurkeztu behar dira euskal artista bisual berrien lehiaketan parte hartzeko lanak

Euskal artista garaikide berriek haien lanak jendaurrean erakusteko dituzten zailtasunak eta dagoen diru iturri murritza ikusita, Arte Eskola bizirik taldeak proposatuta Kultura batzordeak esku-hartzea erabaki zuen. Eta bi taldeek elkarlanean lehiaketa bat antolatzeko oinarriak lantzeari ekin zioten. Aurtengoa bigarren edizioa da.

Lehiaketaren helburua artista bisual berriak sustatzea izango da, eta erakusketa bat antolatzea Santa Maria elizako kalostran, ohikoa den moduan, uztailean.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Euskal Herrian jaiotako sortzaileek edo urtebetetik gorako erroldatzea egiaztatzen duten egoiliarrek; beti ere aurtengo abenduaren 31n 35 urte beteta ez badituzte. 

Lehiaketan izena emateko epea apirilaren 25ean amaituko da. Parte hartzeko oinarrietan ezarritako baldintzak bete behar dira. Inskripzioak posta elektronikoz egin behar dira, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa dosier batean entregatu behar da, erakusketa-proiektua proiektua, berriz, pdf formatuan. Saria 4.000 euro izango da, erakusketa egin ahal izateko.

Deialdiaren xehetasunak eta oinarriak webgune honetan ikus daitezke.