'Argiantza' irakurketa klubaren 2022ko lehen irakurgaia

2022/01/19
Urtarrilaren amaieran martxan hasiko da aurtengo Irakurketa Kluba. Lehehengo saioa urtarrilaren 26an egingo da, Pello Lizarralderen Argiantza liburuarekin. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da.

Saioa 19:00etatik 20:30ak bitartean izango da, eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian.

Edukiera mugatua denez izen-emate hurrenkera izango da kontuan. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, baita Covid ziurtagiria aurkeztea ere. Landuko den liburua, norberak ekarri beharko du. 16 urtetik gorakoentzat da.

Harremanetarako: 943192560 eta ostolaza@deba.eus.