Argitaratu dira Santiago hondartzako toldoen zozketa publikoaren behin behineko zerrendak
2026ko ekainaren 3aOrdainketa toldoa esleitutakoan egin behar da, kasu horretan fidantza gisa jarritako 100 euroak kenduta. Ordainketa ekainaren 9a baino lehen egin beharko da; bestela, toldoa erabiltzeko eskubidea eta fidantza galduko dira. Ordainketa egin ondoren, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko zaio toldo zerbitzuko enpresari, debahondartzazerbitzua@gmail.com helbidera bidaliz, edo WhatsApp bidez, 688 678 396 zenbakira. Gainera, paperean entregatu nahi duenak ekainaren 8tik aurrera, goizez (14:00ak arte), eman ahal izango die hondartzan egongo diren toldoetako langileei.
Debako Udalak uda honetan Santiago hondartzan eskainiko dituen 144 toldoen zozketa publikoa egin du gaur goizean udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Hona hemen aldi baterako esleipen-zerrendak:
1. Taldea
2. Taldea
3. Taldea
4. Taldea
5. Taldea
Toldoaren esleipena jaso ondoren egin beharko da ordainketa, fidantza gisa jarritako 100 € kenduta. Hau da, lehenengo ilaran esleitutako toldoarentzat, 145 € bakarrik ordaindu beharko dira. Ordainketa ekainaren 9a baino lehen egin behar da; bestela, toldoa erabiltzeko eskubidea eta findantza galduko dira.
Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia: Kutxabank: ES44 2095 0043 1091 2555 3561 da. Kontzeptuan, esleitutako toldoaren zenbakia jarri behar da, baita toldoa esleitu zaion pertsonaren izen-abizenak.
Ordainketa egin ondoren, egiaztagiria aurkeztu beharko zaio toldo zerbitzuko enpresari, debahondartzazerbitzua@gmail.com helbidera bidaliz, edo WhatsApp bidez, 688 678 396 zenbakira. Gainera, paperean entregatu nahi duenak ekainaren 8tik aurrera, goizez (14:00ak arte), eman ahal izango die hondartzan egongo diren toldoetako langileei.
Era berean, izena eman duen pertsona bati toldorik ez bazaio esleitu, fiantza itzuliko zaio ekainaren lehen hamabostaldian.
2026ko udaldiko toldoak esleitzeko prozedura guztia hemen aurkituko duzu.
Hurrengo urratsak
Ekainaren 10ean, behin ordainketa epea amaituta, libre gelditu diren toldoen zerrendak argitaratuko dira, ordezkoen zerrenda eguneratuz.
Hurrenkerari jarraituz, izena ematerakoan aukeratutako multzoaren mendebaldetik hasita libre dagoen lehen toldoa esleituko zaio zerrendako lehenengoari. Multzoka, toldo guztiak bete arte edota ordezkoen zerrenda agortu arte jarraituko da.
Hona hemen ordezko pertsonen zerrendak:
1. Taldeko ordezkoak
2. Taldeko ordezkoak
3. Taldeko ordezkoak
4. Taldeko ordezkoak