Arguedasen izandako erailketa dela eta, Emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde-adierazpena

2026ko maiatzaren 19aArguedasen izandako erailketa dela eta, Emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde-adierazpena

Debako udalak arguedasen gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.

Debako Udalak Arguedasen gertatutako erailketa matxistaren aurrean bere gaitzespen gogorrena azaltzen du eta Debako Udalaren jarrera irmoa adierazi nahi dugu, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek.

Debako Udalak zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi eta deia luzatu nahi die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten.