Arrantzale kalean lanak egingo dituzte urriaren 3an hasita

2022ko irailaren 30aArrantzale kalean lanak egingo dituzte urriaren 3an hasita

Ibai ertzeko Arrantzale kalean lanak egingo dituzte urriaren 3tik 6ra. Tren-geltokiko igarobidetik Hondartzako paseoraino zuhaitz artean doan asfaltozko zoladura osoa berrituko du Eusko Jaurlaritzako Portuak Sailak.

Lanen ondorioz, eta horiek irauten duten bitartean, Mariñel kaleko horma pareko aparkaleku guztiak baliogabetuko dira garraiolariek sarbidea izan dezaten. Arrantzale kalea bera ere itxita egongo da. 

Udako TAO denboraldia amaituta, Nafarroa Plazako aparkalekua libre egon da, kenduko diren plazen ordezko moduan. Arrantzale kale ondoko espaloia ere libre egongo da, beraz, oinezkoentzako pasabidea bermatuta egongo da.