Arte ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 14ra arte

2021ko maiatzaren 6aArte ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 14ra arte

Egur taila eta zeramika ikastaroak emango dira maiatzaren 17tik ekainaren 30era bitarte Debako Udalak antolatuta. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroak dira. Gehienez ere bost pertsonako bina talde osatuko dira diziplina bakoitzean eta parte hartzaile bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu.