Artzabalgo espaloi berria erabilgarri dago

2022ko abenduaren 21aArtzabalgo espaloi berria erabilgarri dago

Baranda berriak jartzeke, Artzabalgo espaloia amaituta eta herritarren erabilerarako zabalik dago. Oinezkoentzat erabilgarri egonda ere, obra oraindik ez dago guztiz amaitua. Izan ere, errepidean egin beharreko lanak egiteko (mikroaglomeratu kapa berri bat bota eta marrak margotzea), eguraldian hainbat baldintza bete behar dira, egunotan ematen ez direnak.

Ibilgailuen trafikoa bideratzeko semaforoak kendu egin dira. Horretarako, errepidea estutu egin denez, erdiko marra probisionalki desplazatu egin behar izan da, 3 metroko gutxieneko zabalera bermatzeko errei bakoitzean. Errepidean kapa berria bota ondoren, berriro margotuko dira marra horiek.