Artzabalgo hilerri berria antzeman diren okerrak zuzentzen direnean zabalduko da

2021ko ekainaren 29aArtzabalgo hilerri berria antzeman diren okerrak zuzentzen direnean zabalduko da

Debako hilerri berria zabaltzeko egiten ari diren lanetan hainbat hutsune eta arazo antzeman dituzte teknikariek. Debako Udalak segurtasun berme guztiekin zabaldu nahi du Artzabaleko hilerria.

Okerrik ezean ekainaren 30ean zabaltzea adostu zuten udalbatzako hiru taldeek, baina ordutik honako bidean hainbat arazo antzeman dira, eta horiek konpontzeko beharrezko bitartekoak jartzen ari badira ere, gaur gaurkoz, hilerriak ez ditu erabilgarri egoteko baldintza teknikoak betetzen. 

Hori horrela, Debako udalbatza osatzen duten hiru taldeek, ekainaren 28an gaia aztertzeko egin duten bileran erabaki dute momentuz ez dela hilerri berria zabalduko.