Asentsio Artetxe Barrenetxea ganaduzalea zendu da

2019ko ekainaren 15aAsentsio Artetxe Barrenetxea ganaduzalea zendu da

Debako zezen suharren ganaduzaleen artean ezagunena izan da Artetxe familia.

Asentsiok, aitaren lanbidea jarauntsi eta urteetan Saka Markesaren ganadutegia zuzendu zuen, 2000. urtean egungo jabeei saldu zien arte.


1998an Lasturko zezenak balioan jartzeko egindako ekarpen handiagatik omenaldia egin zitzaion Lasturren. Asentsio eta sendi guztiak zezenekin egindako lana eta erakutsitako zaletasun handia gogora ekartzen duen Tomas Ugartemendiaren eskultura hain zuzen ere.
 
Goian bego.