'Aski da' eta 'Kalean ere beldur barik' lanek irabazi dute aurtengo Debako 'Beldur barik' lehiaketa

2022ko abenduaren 2a'Aski da' eta 'Kalean ere beldur barik' lanek irabazi dute aurtengo Debako 'Beldur barik' lehiaketa

Azaroaren 25ean egin da Beldur Barik programaren 'Beldur barik jarrera' ikus-entzunezko lehiaketaren 13. edizioaren sari banaketa ekitaldia. Agirre jauregiko Ispiluen gelan egin ziren ikus-entzunezkoen erakustaldia, sarien banaketa eta ondorengo merienda. Sarak eta Norak aurkeztutako 'Aski da' lanak lehen kategorian, eta Ainhoak, Marinak, Ainhizek eta Anek aurkeztutako 'Kalean ere beldur barik' lanak saritu dira aurten.

Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak aintzat hartu, baloratu eta bultzatzea da. 12 eta 20 urte arteko gazteei zuzenduta dago ekimena. Adinaren araberako sailkapena egiten da. Aurten, Deban, 12 eta 14 urte artekoen kategorian (lehenengoa) eta 15 eta 17 urte artekoen kategorian (bigarrena) aurkeztu dira lanak.