Askotariko ekimenak Garapenerako lankidetzaren astean

2022ko urriaren 10aAskotariko ekimenak Garapenerako lankidetzaren astean

Aurten IV. Elkartasun azoka egingo da urriaren 15ean. Herriko kooperazio taldeek haien proiektuen berri eman, eta produktuak salduko dituzte. Garapenerako lankidetzaren astearen testuinguruan egingo da azoka.

Beste hainbat ekimenek osatuko dute asteko egitaraua. Esaterako, urriaren 7tik 23ra ikusgai dago argazki erakusketa udaletxeko osoko bilkuren gelan (astelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era eta igandetan 12:00etatik 14:00etara). Bakerako Lankidetza Batzarrea GKE-k antolatu du, 'Emakumeen erabakia: Guatemala izenburupean'.

Urriaren 11n, 'Feminismoa: gorputzak, lurraldeak eta disidentziak' nazioarteko jardunaldiak egingo dira Agirre jauregiko ispiluen gelan. Lumaltik Herriak erakundeak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara dokumental, hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira.

Urriaren 15ean, larunbata, IV. Elkartasun azoka egingo da, Plaza Zaharrean, 10:00etatik 14:00etara. 

Igandean emango zaio amaiera ekimenari, film emanaldi batetik. Kultur Elkartean izango da, 19:00etan.