Askotariko ekimenekin beteta dator Debako Gaztelekuaren neguko oporraldirako agenda

2022ko abenduaren 16aAskotariko ekimenekin beteta dator Debako Gaztelekuaren neguko oporraldirako agenda

Aurtengo neguko oporraldian ere ez dute aspertzeko betarik izango Debako gaztetxoek, izan ere, askotariko ekimenak antolatu dituzte Gaztelekuan. Esaterako, hainbat irteera egingo dituzte. Irteeretan nora joan, belaunaldi bakoitzarekin egindako asanbladetan erabaki da.