Astebetez ikusgai egongo dira 51. Kaleko Margo Sariketan parte hartu duten lanak

2020ko irailaren 14aAstebetez ikusgai egongo dira 51. Kaleko Margo Sariketan parte hartu duten lanak

Larunbatean, hilaren 12an egin da 51. Kaleko Margo Sariketa. Carlos Espiga bilbotarrak “Estructura” lanarekin jaso du lehen saria. Bi debarrek sari bana jaso dute: Laura Aranegi izan da saritu gabeko herriko lehen sailkatua eta Leire Movellanek Cardenas fundazioak 21 urte baino gutxiago dituztenei ematen dien saria jaso du. Parte hartzea azken urteotako altuena izan da eta lanen maila kalitate handikoa izan da epaimahaikideen ustez. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ikusgai dauden lanak.

Kaleko Margo Lehiaketaren 51. edizioa izan da aurtengoa. Bertan parte hartu duten 34 artisten lanak ikusgai daude udaletxeko osoko bilkuren aretoan, hilaren 13tik 20ra bitarte. Astelehenetik larunbatera: 18:30etik 20:30era eta igandetan 12:00etatik 14:00etara. 

Javier Cárdenas, Blanca Vilallonga, Jose Luis Aperribai, Jose Felix Igartu, Maite Iriondo, Baroja Collet eta Aritz Larrañagak osatutako epai mahaiak sari hauek ematea erabaki du: 

  • 1. saria, 800€: Carlos Espiga (Bilbo).

  • 2. saria, 500€: Jose Miguel Arranz (Erandio).

  • 3. saria, 350€: Ricardo Azkalgorta (Bergara).

 

  • Saritu gabeko herriko lehen klasifikatua, 250€: Laura Aranegi (Deba).


Cardenas Fundazioak eskainitako sari bereziak:

  • 4. saria, 200€: Anton Urresti (Mendaro).

  • M. Esperanza Chavarri” saria, saritu gabeko akuarelarik onena, 300€: Juan Carlos Aresti (Bilbo).

  • Marques de Prado Ameno” saria, 21 urte baino gutxiago dituztenei zuzenduta, saritu gabeko lanik onena, 150€: Leire Movellan (Deba).

  • Blanca Vilallonga” saria, “itsasoa” gaitzat eduki eta lehendik saritu gabeko lanik onenari, 300€: Jose Manuel Mendez (Bilbo).