Asteburu eta oporraldietako hezitzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Gaztelekuak

2026ko otsailaren 12aAsteburu eta oporraldietako hezitzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Gaztelekuak

Lanpostuan izena emateko ezinbesteko baldintzen artean jasoak daude Gizarte Hezkuntzako Gradua, Pedagogia, Gizarle lana, Magisteritza edo hezkuntzarekin loturiko antzeko unibertsitateko gradu bat izatea. Kurrikulumak otsailaren 17ra arte bidali daitezke zeharheziketa@gmail.com helbidera.

Debako Gaztelekuak pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, gaztelekuko asteburuko eta oporraldietako hezitzaileen eginkizunak betetzeko.

Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean daude, besteak beste, Gizarte Hezkuntzako Gradua, Pedagogia, Psikologia, Gizarte Lana, Magisteritza... edo hezkuntzarekin loturiko antzeko unibertsitateko gradu bat izatea. Era berean, Euskara C1 maila eraginkortasunez menderatzea eskatzen da, bai irakurketa, idazketa zein ahozko mailan. 

Kurrikuluma bidaltzeko epea otsailaren 17ra arte dago zabalik, interesa dutenek zeharheziketa@gmail.com helbidera bidali behar dutelarik.