Asteburu eta oporraldietako hezitzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Gaztelekuak

2026ko uztailaren 13aAsteburu eta oporraldietako hezitzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Gaztelekuak

Lanpostuan izena emateko ezinbesteko baldintzen artean daude gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia, gizarte lana, magisteritza edo hezkuntzarekin loturiko antzeko unibertsitateko gradu bat izatea, baita euskarazko C1 gaitasun maila ere. Kurrikulumak uztailaren 21era arte bidali daitezke zeharheziketa@gmail.com helbidera.

Debako Gaztelekuak pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, gaztelekuko asteburu eta oporraldietako hezitzaile lanpostua betetzeko.

Izena emateko ezinbesteko baldintzen artean daude gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia, gizarte lana, magisteritza edo hezkuntzarekin loturiko antzeko unibertsitateko gradu bat izatea. Era berean, euskarazko C1 gaitasun maila izatea eskatzen da.

Interesa duten pertsonek uztailaren 21a baino lehen bidali beharko dute curriculuma zeharheziketa@gmail.com helbidera.