Asteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da

2016ko irailaren 28aAsteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da

Kalefood Market izeneko foodtruck, artisau eta musika ekitaldia bertan behera gelditu da, beste behin, antolatzaileek adierazi digutenaren arabera.

Asteburu honetarako Kalefood Market izeneko foodtruck, artisau eta musika ekitaldia zegoen aurreikusita Deban. Irailaren 17-18ko asteburuko eguraldi txarrarengatik urriaren lehen asteburu honetara atzeratu zuten ekitaldia. Gastrokulturala aholkularitza gastronomikoak adierazi digunez, gaur goizean ekitaldia beste behin bertan behera uztea erabaki dute, eguraldi aurreikuspenenegatik.