ASTEBURUAN MAREARTEKO ZABALGUNEA DESKUBRITZEKO AUKERA ESKAINIKO DU GEOPARKEAK MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN, MAREA BIZIEKIN
2016ko irailaren 14aEuskal Kostaldeko Geoparkeak gordetzen duen ondare naturala eta biodibertsitatea ezagutzera emateko asmoz, larunbaterako eta iganderako bisita gidatuak eskainiko dira aldi berean Mutrikun, Deban eta Zumaian, marearteko zabalgunea eta flyscha deskubritzeko gonbidapena eginez. Erreserbak dagoeneko egin daitezke geoparkea.com webgunearen bitartez.