Astelehenean itxiko da 2023/2024 ikasturterako Debako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan izena emateko epea
2023ko ekainaren 14a2023/2024 ikasturterako Udal Musika eta Dantza eskolan ibili nahi duten herritarrek astelehenera arte dute izena emateko aukera. Data horretatik aurrera ere aukera egongo da, baina musika-tresna aukeratzeko lehentasuna izango dute 19a baino lehen izen eman dutenek. Izen-emateak idazkaritzan eta idatziz jasoko dira soilik, horretarako dagoen inprimakia beteta.
Deba Musikal Patronatuaren barne-araudia eguneratu egin da, eta eguneraketa horren baitan, 2023/2024 ikasturtetik aurrera, Musika Hizkuntzako 3 kurtso egin beharko dituzte ikasle berriek musika-tresna baten aukeraketa egin edo jarraitzeko. Gainera, musika-talde bateko partaide izateko (Banda gaztea, banda, trikitixa, txistua, combo eta abar), musika-tresnan izena emanda egoteaz gain, Musika hizkuntzako 4 kurtso egin behar dira.
Kuotak ere eguneratu egin dira.