Astelehenean itzuliko da liburutegia ohiko funtzionamendura

2021ko otsailaren 19aAstelehenean itzuliko da liburutegia ohiko funtzionamendura

Astelehenetik aurrera, hilak 22, ohiko funtzionatzeko modua berreskuratuko da Ostolaza Udal Liburutegian.

Azken hilabeteotan mailegu zerbitzua egon da indarrean, baina ez zegoen bertara joaterik. Astelehenetik aurrera, hortaz, bertan egin ahal izango dira ohiko jarduerak, lehengo ordutegian. Osasun egoerara moldatu da liburutegiko funtzionamendua ere eta hortaz, ezarritako protokoloa bete beharko da. 

 

ORDUTEGIA

PROTOKOLOA