Astelehenetik aurrera, apirilak 28, txartel marroiaren erabilera derrigorrezkoa izango da Deban eta Itziarren
2025ko apirilaren 25aAurretik jakinarazi den bezala, apirilaren 28tik aurrera, astelehena, txartel marroiaren erabilera derrigorrezkoa izango da Deban eta Itziarren hondakin organikoen edukiontziaren erabilerarako. Egun horretatik aurrera, edukiontziak itxita egongo dira eta ezingo dira ireki txartelik gabe.
Debabarrenako Mankomunitateak bultzatutako neurri honek helburu du hondakin organikoen bilketa bereizia hobetzea eta kudeaketa eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrerapauso bat ematea.
Herritarrek txartela etxeetan jaso edota informazio puntuetan eskuratu ahal izan dute jada. Hala, aurrerantzean, berean, hiru urrats hauek jarraitu beharko dituzte edukiontziak behar bezala irekitzeko:
Txartela bertikalki jarri sarrail grisaren aurrean.
Segundu batez itxaron sistemak txartelaren seinalea detekta dezan.
Bi argi berde pizten direnean, edukiontzia ireki.
Debako Udalak herritarren inplikazioa eskertzen du eta, aldi berean, ingurumenaren eta birziklapenaren aldeko konpromisoa berretsi du.