Astelehenetik aurrera Mugiment txartelaren erabileran aldaketak egongo dira Deban

2022ko uztailaren 1aAstelehenetik aurrera Mugiment txartelaren erabileran aldaketak egongo dira Deban

Beste herrietako kiroldegitako bazkideek Debako kiroldegia erabiltzeko aukera ematen du Mugiment txartelak. Orain arte hori erabiltzeko ordutegia librea zen, hau da, kiroldegia irekita zegoen ordu guztietan etor zitezkeen. Uztailaren 4tik aurrera, ordea, ordutegia mugatuta izango dute.