XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez
2016ko irailaren 10aEguraldia lagun, beste urte batez ospatu dugu gaur Udalak, Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi elkarte artistikoaren laguntzarekin, antolatu ohi duen margo lehiaketa. 47. urteurren honetan 13 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 izan dira sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai erakusketa gelan, irailaren 11tik 18ra hain zuzen ere.