Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu herritarrak Debako Udalak

2021/04/30
2020ko errenta eta ondarea aitortzeko garai betean gaude une honetan. Ohi bezala, Debako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide den neurrian, bertako kideekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egitera eta herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahi du. Izan ere, errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.

Horregatik, eta administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea garrantzitsua da UEMArentzat, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat baita. Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea ere beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi da aurten ere euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere.

Informazio gehiago UEMAren webgunean