Aurten herritarrek hautatuko dituzte mozorro lehiaketako saridunak
2023ko otsailaren 10aKaldereroen biharko emanaldiak zabalduko die aurtengo inauteriei bidea. Hilaren 17an, 18an eta 21ean egingo dira inauterietako jarduerak Deban. Berrikuntza bat ere sartu da aurtengo egitarauan, izan ere, larunbatean egin ohi den mozorro lehiaketan herritarrek bozkatzeko aukera izango baitute, eta haiek hautatuko dituzte irabazleak. .
Musika Banda Gaztearen kalejirarekin abiatuko dira ospakizunak ostiralean, otsailaren 17an. Musika, desfilea, ikuskizunak... ez dira faltako egun handian, larunbatean (ikus egitaraua).
Egun horretan, otsailak 18, egingo da aurten ere mozorro lehiaketa, Foruen plazan. Banaka edo taldeka hartu daiteke parte. Modalitate bakoitzeko bi sari emango dira. Herritarrek 14:00etatik 16:00etara bitartean eman ahal izango dute haien botoa udaletxeko arkupetan horretarako jarriko den kutxan.
Izena ematea beharrezkoa da, aurrez Turismo bulegoan: bertan, 943 192 452 telefonora deituta edota turismoa@deba.eus helbidera idatziz. Egunean bertan, berriz, Foruen plazako eszenatokiaren alboan jarriko den mahaian.