Aurtengo Gure Balioak Saria urriaren 23an emango da ezagutzera Deban
2013ko urriaren 14aGure Balioak Saria gure eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu. Sariak IV. edizioa beteko du aurten. Debegesa, eskualdeko Garapen Agentzia da Sari honen sustatzaile eta kudeatzaile nagusia; Debako Udala eta DanobatGroup taldea dira aurtengo laguntzaileak. Saria banatzeko ekitaldia urriaren 23an egingo da, Debako Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, 18:30etik aurrera.