Autobus zerbitzu berria ezagutu nahi?

2014/10/07
Autobus-zerbitzua hobetzeko prozesuaren emaitzak aurkezteko bilera deia luzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gure eskualdeko bilera urriaren 16an izango da, Eibarko Udaletxean, arratsaldeko 18:30etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren iritzia kontuan hartuta herri arteko autobus zerbitzua hobetzeko prozesua martxan jarri zuen, eta orain herritarrei ezagutarazi nahi die prozesu horren ondorioz martxan jarriko duen zerbitzu berria. Herritarren iritzia eta ekarpena jasotzeko Gipuzkoako hainbat eremutan (guztira, 56 herritan) parte-hartze prozesu bat egin du, eta 2013 bukaeran herri horietan guztietan bilera irekiak egin zituen, Internet bidez ere ekarpenak jaso zituen. Lehenengo fasean jasotako ekarpenak kontuan hartuta, Aldundiak autobus zerbitzuen aurreproiektuak egin zituen, eta aurreproiektu horiek itxi aurretik, benetan herritarren beharrei erantzun ote dioten jakin nahian, 2014ko martxoan eta apirilean, herritarrei aurreproiektua azaldu eta hari buruz duten iritzia jaso zuen. Ondoren, behin betiko proiektuak egin zituen 4.000 herritar baino gehiagoren ekarpenak kontuan hartuta, eta urrian zehar herrietara joango da 2015ean martxan jarriko diren zerbitzuak ezagutaraztera. Zerbitzu berriak ezagutzeko zatoz zure eskualdean egingo den bilerara.

Prozesuaren inguruko informazio guztia www.garraioahobetzen.net webgunean duzu.