Auzokonpostajea egiteko ikastaroak egingo dira urriaren 19 eta 22an
2013ko urriaren 14aAuzokonpostajea egiteko izen eman duten Deba eta Itziarko 74 familiei ikastaroak eskainiko zaizkie, bertan jaso ditzaten argibideak, konposta egiteko eskuorri bat, ontzia eta giltza. Ikastaroak urriaren 19an goizez, eta 22an arratsaldez izango dira, Mogel kaleko konpost-gunean.