Azaroak 25: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”

2017ko azaroaren 17aAzaroak 25: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”

Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” baitan askotariko ekitaldiak antolatu ditu aurten. Ekintza hauen helburu nagusia herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Aurten ere, Deban Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak. Ekintza hauen guztien helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Nahiz eta eguna bera hilaren 25a izan, Udalak hilabeteko egitarau zabala antolatu du: ipuin-kontaketak, Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, agerraldia, antzerki emanaldia ...

Ekimen honen bitartez, Udalak herritarrak ANIMATZEN ditu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, antolatu diren ekintzetan parte hartzera.

Egitaraua

  • Azaroak 19, igandea: haurrentzako berdintasunaren inguruko ipuin-kontaketak Agirre jauregiko ispiluen gelan.

    • 17:00etan: 3-7 urte bitartekoentzat

    • 18:00etan: 7-12 urte bitartekoentzat

Ipuin kontalariak: Debako kontalariak

  • Azaroak 24, ostirala: Beldur barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta ondoren luntxa. 18:30ean, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

  • Azaroak 25, larunbata: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia. 13:00ean Plaza Berrian.

  • Azaroak 28, asteartea: helduentzako antzerki emanaldia, “Molestias Clównicas”. 19:00etan, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Virginia Imaz (Oihulari Klown).

  • Abenduak 17, igandea: Volar” (Bertha Gaztelumendi - 2017) pelikularen proiekzioa eta eztabaida. Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeen testigantzak jasotzen dituen filma. 19:00etan, Kultur elkartean.

Dinamitzailea: Leticia Martínez Alcocer eta Raquel Solorzano