Azaroak 25 “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna "

2014ko azaroaren 19aAzaroak 25 “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna "

“Indarkeria Matxista” emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren adierazpen larriena da eta munduko toki guztietan gerta daiteke, adin eta maila sozial guztietan, baita kultur agerraldi guztietan ere (telebista, zinea, festak, literatura…). Urtero moduan, udaleko berdintasun sailak azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu eta herritarrei ekintzetan parte hartzera ANIMATU nahi diegu.

EGITARAUA

  • Azaroak 25, asteartea: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia.19:00etan Foruen plazan.
  • Azaroak 26, asteazkena: "Emozioetatik geure barne-indarra berreskuratzen", emozioei eta emakumeen ahalduntzearen inguruko solasaldia. 18:15ean, Agirre jauregiko Ispiluen gelan. Dinamizatzailea: Karmele Gurrutxaga. Psikologoa.
  •  Azaroak 27, osteguna: “BELDUR BARIK” LEHIAKETA ´14.  Sari banaketa ekitaldia eta ondoren luncha. 19:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.