Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

2018ko azaroaren 19aAzaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Urtero bezala, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza hauen helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Aurten ere, Deban, Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak. Ekintza hauen helburua Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Ekimen horren bitartez, Udalak herritarrak ANIMATZEN ditu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, antolatu diren ekintzetan parte hartzera.

Egitaraua

  • Azaroak 23, ostirala:
    • Beldur Barik topaketa '18. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, eta ondoren, luncha. 18:30ean, Agirre jauregiko ispiluen gelan.
    • Film laburren proiekzioa. 22:00etan, Kultur Elkartean.
  • Azaroak 25, igandea: Emakumeenganako indakeriaren aurkako agerraldia. 13:00ean, Foruen plazan.
  • Abenduak 16, igandea: haurrentzako berdintasunaren inguruko ipuin kontaketa, Agirre jauregiko ispiluen gelan.
    • 17:00etan: 3-7 urte bitartekoentzat
    • 18:00etan: 7-12 urte bitartekoentzat.