Irailaren 24an egingo da 2022ko Euskal jaia
2022ko irailaren 23aOhiko formatuan egingo da aurtengo Euskal jaia Deban. Irailaren 24rako egun osorako egitaraua prestatu da. Eguraldiaren iragarpenak ekimenen kokalekuak aldatzea eragin dezake. Esaterako, marmitako lehiaketa Estalitako pasealekuan egingo da, Plaza Zaharrean beharrean. Baserritarrez janztea eskatzen dute Kultura eta Euskara Batzordeek.