Azken azaroaren 1a Amillagako hilerri zaharrean

2021/10/30
Hilerri zaharrean igaroko den azken azaroaren 1a izango da aurtengoa, itxi egingo baita. Abenduan hasiko da hilerri berrirako lekualdatzea, eta hortaz Amillaga husten. Lekualdatzeari lotutako gaiei buruz hitz egiteko zerbitzua egongo da.
Harremanetarako: 
 Aurrez aurreko arreta pertsonalizatua jaso nahi izanez gero, Amillagako hilerrian astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00tara, azaroaren 2tik 30era. Aurrez hitzordua eskatzea beharrezkoa da.