Azken egunak Debako berokuntza-sistemei buruzko tailerrean izena emateko

2025ko irailaren 19aAzken egunak Debako berokuntza-sistemei buruzko tailerrean izena emateko

Tailerra datorren asteartean, irailak 23, izango da Debako Kultur Elkartean, eta berokuntza-sistemarik egokiena zein den ezagutu nahi duten herritarrentzat da. Izena emateko epea irailaren 22ra bitarte egongo da zabalik, energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta.

Datorren asteartean, irailak 23, 18:30ean, Debako Kultur Elkartean (J.M. Ostolaza Kalea, 12) etxebizitzarako berokuntza-sistemarik egokiena ezagutzeko doako tailer praktikoa egingo da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, ENERGIA ARGITU programaren baitan, eta Debako Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimena da.

Saioan zehar, eskuragarri dauden sistema desberdinen arteko aldeak ulertzeko tresnak eskainiko dira, hainbat alderdi kontuan hartuta: etxebizitza mota, erabiltzaileek ematen dioten erabilera edo jadanik instalatuta dauden elementuak. Helburua da bertaratzen direnek informazioan oinarritutako erabakiak har ditzatela, merkatuan agertzen diren moda edo berrikuntzez harago.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 22a baino lehen eman behar dute izena, energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 628 532 303 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara). Informazio gehiago eskuragarri dago webgune honetan: www.gipuzkoa.eus/energia-argitu.

Tailer hau Europar Batasuneko Next Generation EU funtsen bidez finantzatua dago, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatua.