Badator Debarren Eguna, ospakizunez beteriko asteburua
2026ko maiatzaren 11aEkitaldien artean kontzertuak, dantzak, erromeriak, lehiaketak, kalejirak, erraldoiak, sokatira, Ezpata-dantza edota entzierroak nabarmentzen dira, herritar ororen gozamenerako.
Deba jai giroan murgilduko da asteburu honetan , maiatzaren 15etik hasita 17ra bitartean, Debarren Eguna ospatzeko. Egitarauak adin guztientzako jarduerak eskaintzen ditu, tradizioa eta kultur zein aisialdi proposamenak uztartuz, Debako kaleak giroz betetzeko.
Aurten, Debarren Eguna programazioaren barruan, Suharra dokumentala antolatu da, Debadarrarekin batera. Halaber, Asier Albite dokumentalaren zuzendaria etorriko da solasaldira maiatzaren 13an, asteazkena 19:00etan Kultur Elkartean. Sarrera librea izango da eta euskaraz izango da gaztelaniazko azpitituluekin.
Maiatzaren 15ean, ostirala, arratsaldez hasiko da ospakizuna, LH4tik DBH2ra arteko ikasleei zuzenduta Itziar bideko Luzaro ikastetxeko patioan egingo den paella lehiaketarekin. Jarraian, 19:30ean Kalean Kantuz saioa izango da, eta 22:00etan, Debako Musika Bandak kontzertua eskainiko du elizako klaustroan.
Maiatzaren 16an, larunbata, Haitz-Haundirekin elkarlanean antolatuta haurrentzako margo lehiaketa egingo da eta izena emateko aukera egongo da 09:30ean udaletxe azpian. 12:00etan bertso pilota ospatuko da giro paregabean Aldats pilotalekuan. Ondoren, 13:00etan, Debako eta Azkoitiko gaiteroen eta Banda Gaztearen kalejirak izango dira. Arratsaldean, 17:00etan Kultur Elkartean sari banaketa egingo da, 17:30ean entzierroa gurdiekin, eta sokatira jardunaldia egingo da zumardian (680 kg-ko pisu kategorian). Era berean, 18:00etan buruhandiak ibiliko dira kaleetan zehar. 19:00etan Musika Bandaren kalejira izango da, eta 21:00etatik 22:30era Farola Sound System-en emanaldia Plaza Zaharrean. Egunari amaiera emateko, 23:00etan AITTU erromeria izango da Foruen Plazan.
Egun handia, Debarren Eguna, maiatzaren 17an, igandea, izango da. 08:00etan Lizarrako gaiteroek eskainitako dianak esnatuko ditu herritarrak eta 08:30ean entzierroa eta sokamuturra egingo dira. Ekintza honetan 16 urtetik gorako pertsonek hartu ahal izango dute parte.
11:00etan ohiko Ezpata-dantza egingo da San Roke ermitan, eta ondoren, herriko elkarteek salda eta txorizoa eskainiko dituzte Foruen Plazan. 11:45ean erraldoien konpartsen desfilea egingo da Agirre Jauregitik abiatuta (euria egingo balu, erraldoiak Aldats pilotalekuan egongo dira).
Eguerdian, 13:00etan Gure Kai Dantza Taldeak aurreskua eskainiko du Foruen Plazan eta arratsaldean, 18:00etan erraldoien alardea egingo da Plaza Zaharrean (euria egingo balu, Aldats pilotalekuan), eta 19:00etan HEUK ESAN taldearen erromeriarekin emango zaio amaiera jaiari Foruen Plazan.
Debak herritar guztiak gonbidatzen ditu jai hauetan aktiboki parte hartzera eta guztion gozamenerako diseinatutako programaz gozatzera.