Badatoz San Roke jaiak!

2016ko abuztuaren 5aBadatoz San Roke jaiak!

Aurtengo festak gainean ditugu. Beste urte batez San Roke jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dugu Jai Batzordeak antolatu duen sei eguneko egitarau zabalari esker. Izan ere, aurten egun bat gehiago izango dute San Roke jaiek. Egitaraua turismo bulegoan dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. Eskuko programa txikiak, ordea, etxeetan jasoko ditugu berehala.

Hemen dira aurtengo San Roke jaiak ere. Datorren igandean, abuztuaren 14an emango diegu hasiera eta hilaren 19ra arte jai giroa izango da nagusi Debako kaleetan zehar. Urtero bezalaxe, txupinazoa, danborrada, entzierro eta zezenketak, San Roke dantza, kontzertuak, erraldoi eta buruhandiak, jokuak ... eta beste hainbat ekintza izango ditugu gurean.

2016ko San Roke jaien egitarau osoa.

2016ko Zezenen kartela

2015eko zezenketen kronikak

Zezenketetako sarrera eta ateen banaketa

Entzierroetarako arauak

  • Entzierroak arrisku handiak ditu korrikalarientzat
  • Segurtasun neurriak zorrotz bete behar dira eta zorrotz betearaziko dira
  • Behar ez bezala korritzeak arrikusian jartzen du zure segurtasuna eta gainontzekoena.
  • Beste batzuren artean, erabat galarazita dago:
  • Mozkortuta edo drogen eraginpean saltaka egitea
  • Saltaka egiteko arropa eta oinetako desegokiak edukitzea eta traba egin dezaketen bizkar zorro edo bestelakoak eramatea
  • Abelburuei deitzea, errekorteak egitea edo haien arrta erakartzea
  • Ez bota ezer abelburuen bidera
  • Jausten bazara, ez zaitez jaiki buru guztiak pasa arte
  • Saltaka egiekotan errespeta itzazu arau hauek
  • Eta gozatu festak