Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Udalak bigarren urtez

2019ko maiatzaren 21aBalkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Udalak bigarren urtez

Debako hiri-lurzoruan dauden etxebizitza guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 20tik ekainaren 14ra bitarte, Turismo Bulegoan. Ekimenean parte hartzeko nahitaezkoa izango da izen ematea eta turismo bulegoan jaso behar den bereizgarria balkoi edo leihoan leku ikusgarrian eskegitzea.

Debako Udalak herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko bigarren urtez antolatu duen lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die herritarrei. Ekimena Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatu du Udalak.

Lehiaketa honen helburua da, herritarren parte-hartzearen bidez, Debako eta Itziarko ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea.

Lehiaketa herritar guztiei zabalik dago. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 20tik ekainaren 14ra arte, turismo bulegoan. Izena ematean nahitaezkoa izango da etxe guztietara banatu den inprimakia bete eta entregatzea. Inprimakia Turismo Bulegoan ere eskuragarri egongo da.

Sariei dagokienean, herri mailako bi sari izango dira, bata 200 eurokoa eta bestea 150 eurokoa, Debako Debalai elkarteko saltokietan erabiltzeko. Gainera, eskualde mailako beste sari bat emango da, 250 eurokoa, irabazleak bere herriko saltoki elkartuetan erabil dezan.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 19 24 52 telefonora dei dezakete edo hondartza@deba.eus helbidera idatzi. Halaber, lehiaketaren oinarriak hemen izango dituzte eskuragarri.

Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

Deban ez ezik, Eibarren, Elgoibarren, Ermuan eta Mutrikun ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa.