BANDOA: Ibien edo pasabideen gaineko zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainketa, azaroaren 2tik abenduaren 11ra
2023ko urriaren 26a2023.ko azaroaren 2tik abenduaren 11ra arteko epealdian, biak barne, Ibiak edo pasabideen gaineko zerga dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Aurtengo urriaren 13a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2023ko azaroaren 22an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira azaroan zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Azaroaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.
Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.
Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.
Deba, 2023ko urriaren 26a - Alazne Txurruka Allika, alkatea