Barakaldon izandako erailketa dela eta, Emakumearen Aurkako Indarkeria gaitzesteko erakunde adierazpena egin du Debako Udalak
2025ko abenduaren 22aDebako Udalak Barakaldon gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Debako Udalak Barakaldon gertatutako erailketa matxistaren aurrean bere gaitzespen gogorrena azaltzen du eta horrelako gertakarien aurrean jarrera rmoa adierazten du, argi eta garbi esateko ez dituela inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek.
Debako Udalak zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazten die etaherritarrei euren gaitzespena azaltzeko deia luzatzen die.