'Bastiñuixan' kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko egitasmoa martxoaren 15etik aurrera

2022ko martxoaren 8a'Bastiñuixan' kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko egitasmoa martxoaren 15etik aurrera

Debako Udalak eta Urtxintxak “Bastiñuixan” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Zumardiko kioskoan egingo dira (euria bada, Ifar kaleko eskolako patioan).