Bihar zabalduko dira hondartzako aldagelak

2023ko ekainaren 23aBihar zabalduko dira hondartzako aldagelak

Ekainaren 15ean eman zitzaion hasiera hondartza denboraldiari, eta bihar, larunbata, Debako hondartzan dauden aldagelak zabalduko dira. Bertan, harrerako zerbitzua eskainiko da, eta aldagelen eta armairuen kudeaketa eta kontrola eskainiko da.

Honako ordutegi hau izango dute aldagelek:

  • Ekainean eta irailean 11:00etatik 19:00etara

  • Uztailean eta abuztuan 11:00etatik 20:00etara