Bizikidetza batzordeak bi ekintza antolatu ditu Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko eguna dela eta
2026ko maiatzaren 29aEkainaren 2an, Karpeta Urdinak dokumentala aurkeztuko da, eta ekainaren 10ean berriz, “Tortura, nora arteko lotura? Transmizioaren erronka” mahai ingurua ospatuko da. Bi ekimenak Debako Kultur elkartean egingo dira, arratsaldeko 19:00etan.
Ekainaren 26an ospatzen da Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna, mundu osoan tortura jasaten duten pertsonak babestu eta ikusgarri egiteko eguna.
2017tik, Debako Udaleko Bizikidetza Batzordea lanean ari da gertuko iraganean sufritutako sufrimenduak aitortzeko eta biktima horiei ahotsa emateko. Batzordeak azpimarratzen du, aurkezpenean adierazi bezala, esperientzia hauek ezagutu, errespetatu eta aitortu behar direla, eta herritarren arteko elkar-entzuketa eta elkarren aitortza sustatu behar dela, pertsona desberdinek pairatutako Giza Eskubideen urraketak ezagutuz.
Harira, Bizikidetza batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu Debako kultur elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Ekainaren 2an, Karpeta Urdinak dokumentala aurkeztuko da, Ander Iriarte zuzendariarekin. Ekainak 10ean, mahai-ingurua izango da “Tortura, nora arteko lotura? Transmisioaren erronka” izenburupean, Urko Amas Cubas eta Alberto Goñi Díez, Euskal Herriko torturatuen sareko kideak, eta hainbat hezkuntza egitasmotako ordezkariak parte hartuko dute. Mahai-ingurua Bakeolak dinamizatuko du eta, halaber, Giza Eskubideen Behatokiaren ordezkari bat egongo da, izena laster baieztatuko da. Ekimen hauen bidez, Debak bere konpromisoa berretsi nahi du memoria, aitortza eta giza eskubideen defentsan, herritarren sentsibilizazioa eta torturaren biktimen errespetua sustatuz.
Debako Udala herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetara parte hartzera eta torturaren biktimen aitortza eta giza eskubideen balioak elkarrekin sustatzera.