Bizikletak garbitzeko gunea jarri da kiroldegi kanpoan

2022ko abenduaren 21aBizikletak garbitzeko gunea jarri da kiroldegi kanpoan

Nahi duten pertsonentzat erabilgarri dago bizikletak garbitzeko gunea, kiroldegi kanpoaldean. Guneak mahuka eta hainbat eskuila ditu, edozeinek erabiltzeko.

Nahi duten pertsonentzat erabilgarri dago bizikletak garbitzeko gunea, kiroldegi kanpoaldean. Guneak mahuka eta hainbat eskuila ditu, edozeinek erabiltzeko. Gunea erabilera librekoa da eta, beraz, doan erabili dezakete herriko nahiz kanpoko bizikleta zaleek, hurrengo arauak beteta:

    • Gunearen erabilera egokia egin (ez jolasteko, dutxatzeko, txakurra edo autoa garbitzeko...).

    • Ura ez alferrik gastatu.

    • Erabili eta gero, dena txukun utzi hurrengo erabiltzaileentzat.