Bueltan da udako zinema Deban
2026ko uztailaren 22aUdalak aire zabaleko bi proiekzio antolatu ditu Alamedan Food Truck eta jai giroarekin.
Debako Udalak Udako Zinema ekimenaren edizio berria antolatu du. Egitasmoaren barruan, doako aire zabaleko bi
zinema emanaldi eskainiko dira uztailaren 29an eta abuztuaren 7an, 22:00etatik aurrera, Alamedako kioskoan.
Uztailaren 29an Maspalomas filma izango da ikusgai. Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregik zuzendutako drama
hunkigarri honek Vicente du protagonista: 76 urteko gizona, bikotekidearekin hautsi ondoren Maspalomasen bizi
lasaia daramana. Abuztuaren 7an, berriz, Jone, batzuetan filma proiektatuko da. Sara Fantovaren lehen film luzeak
Jone gaztearen heldutasunerako bidea kontatzen du.
Bi filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira (euskaraz eta gaztelaniaz), gaztelaniazko azpidatziekin.
Gainera, bertaratzen direnek eskaintza gastronomikoaz ere gozatu ahal izango dute, Food Truckak egongo baitira,
filmak ikusten dituzten bitartean zerbait jan edo edan nahi dutenentzat.
Eguraldi txarra eginez gero, proiekzioak Zumardiko karpan egingo dira.