Bueltan dira San Roke jaiak, hiru urteren ondoren

2022ko uztailaren 29aBueltan dira San Roke jaiak, hiru urteren ondoren

Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak ospatuko dituzte debarrek abuztuaren 14an hasita.

Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak ospatuko dituzte debarrek abuztuaren 14an hasita.
Hiru urte luze izan dira, gorabehera handikoak familia askorentzat, horregatik Kultura
Batzordea egitarau anitzena eta aberatsena osatzen saiatu da.

Jaiak hasteko unea ere, berezia izango da aurtengoa, Txaro Garate izango delako txapliegua
botako duena, Debari eta debarrei egindako ekarpena eskertu nahian. Berarekin batera
Umeen eguna antolatzen duten kideak eta Gure Kai dantza taldekoak izango dira.
Jai egitarauak denetarik izango du, musika, dantza, kontzertuak, zezenak, jolasak, herri kirolak,
artisau azoka… besteak beste, baina batez ere jai giroa nagusituko da, irrikaz baitaude
debarrak jaietaz gozatzeko.

Aurten Ozio Bide elkarteko kideentzat ere San Roke jai bereziak izango dira, 75. urteurrena
ospatzen ari baitira.

Eta egitarautik beste zerbait nabarmentzekotan aipatu behar da Umeen egunean 2019ko
abuztuaren 1az geroztik jaio diren haurrei zapia banatuko zaiela osoko bilkuren aretoan, 3
txandatan. Bestetik, San Roke egunean su artifizialak izango dira eta Marinel egunean Ipar
Euskal Herriko Bahez taldeak kanturako eta dantzarako aukera paregabea eskainiko du.
Kontuan hartu behar da abuztuaren 15etik 16rako gauean SexuBizi babes gunea egongo dela
Zumardian, 00:00etatik 03:00etara bitartean.

Udalak dei egiten die herritarrei, festa parekideez goza dezaten, ingurua eta ingurukoak
errespetatuz eta arduraz jokatuz. Bestetik, dei egiten die ere kaleak ahalik eta garbien manten
ditzaten, ordutegiak errespeta daitezen, denok jai alaitsu eta gozagarriak merezi ditugulako