Uztailaren 2tik 30era egingo da aurten Iturri ondoan

2021ko ekainaren 22aUztailaren 2tik 30era egingo da aurten  Iturri ondoan

Debako Udalaren nahia da azken urteotan abiatutako euskal kulturaren transmisioaren lanarekin jarraitzea. Horregatik, aurten, zortzigarren aldiz Iturri ondoan ekimena antolatu du, hainbat eragile eta herritarren parte hartzearekin. Uztailaren 2tik 30era egingo dira ekimenak, ostiraletan, Udalak Zumardian jarri duen karpan. Musika, antzerkia, dantza... eskainiko dira aurten.

Gaur, ekainak 22, egin dute ekimenaren aurkezpena Aritz Larrañaga Kultura zinegotziak, Amaia Zinkunegi euskara teknikariak, Kulunka dantza taldeko Alaitz Izaga kideak eta Josu Salegi musikariak. 

Iturri ondoan programaren helburuetako bat, euskaraz egiten den kultura ezagutaraztea da, kanpoko jardueren bitartez, baina, baita bertakoekin antolatutakoen bidez ere. Eta arreta berezia jartzen da euskaraz sortzeko prest dauden herritarrengan, kultura eta artea bitarteko hartuta, euskaraz harreman sare berriak jostea delako Iturri Ondoanen beste helburu garrantzitsu bat. 

Egitaraua:

  • Uztailak 2 - 22:00. 'Arineketan' tradizio berritua. 

  • Uztailak 9 - 22:00. 'Errimak bi oinetan'. Dantza eta bertsoa. 

  • Uztailak 16 - 22:00. 'Begiradak'. Literatura eta irudiak. 

  • Uztailak 23 - 19:00 'Ez dok Ero'. Antzerkia. Sarrera: 10€. 

  • Uztailak 30 - 22:00 Willis Drummond. Kontzertua. Sarrera 10€.

Azken bi ekimenak izan ezik, doakoak izango dira emanaldiak. Ordainpeko bi emanaldietarako bonoa 15 euroan eros daiteke. Sarrerak gaur jarri dira salgai Turismo bulegoan. 



ESKUKO PROGRAMA