Danobateko lantegi zaharraren lursaila alokatuko du Udalak ibilgailuentzako aparkaleku publiko bat egiteko

2018ko abenduaren 21aDanobateko lantegi zaharraren lursaila alokatuko du Udalak ibilgailuentzako aparkaleku publiko bat egiteko
  • Debako Udalak aste honetan sinatu du Danobateko lantegi zaharra eta haren inguruko lursailek osatzen duten 4.056,50 m2-ko lurzatiaren alokairu kontratua.
  • Alokatutako lurrak disuasio-aparkaleku publikoa ezartzeko erabiliko dira hurrengo bost urteetan.

  • Lursaila egokitzeko gastuak S.Coop. Danobatek hartuko ditu bere gain, eta Udalak 2.500€ +BEZ ordainduko dio hileko.

Gaur egun, S. Coop. Danobat-en fabrika zaharra zegoen lursaila, erabili gabe eta jarduera industrialik gabea, karguetatik, alokairuetatik eta okupatzaileengandik aske dago. Eta Artzabal auzoaren fatxada-irudian degradazio eta inpaktu bisual nabarmena suposatzen du, Deba ibaiaren eta bere ibaiertzaren paisaiarako ekintza planak jasotzen duen moduan.

Bestalde, Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Planean ere udalerrian ibilgailuentzako aparkaleku guneak ezartzeko zailtasunari aurre egiteko eta hiri kalitatea hobetzeko neurriak aurreikusten direnez, aipatu lursailean ibilgailuentzako aparkaleku publiko berria egitea erabaki du Udalak.

Debako Arau Subsidiarioen arabera, Artzabalgo lur horien sailkapena eta kalifikazio urbanistikoa bizitegi-erabilerako ez sendotutako hiri-lurrekoa den arren, epe nahiko motzera begira ez da aurreikusten eraikitzeko asmorik, bere ezaugarri orografiko bereziak direla eta. Horregatik, aipatutako lurrak egokiak izan daitezke disuasio-aparkaleku publikoa ezartzeko, karabanetako eta autokarabanetako aparkalekua ere izan litekeena.

Hori horrela, Udalak bost urterako alokairu kontratua sinatu du S. Coop. Danobatekin. Azken hau hasi da dagoeneko bere industria-eraikina eraitsi eta deskontaminatzeko lanekin. Horiek bukatzean, Udalak bere jarduerarako beharrezkoak diren obrei ekingo die. Kontratuaren zenbatekoa 150.000€-koa (+BEZ) izango da, eta hileko 2.500€ ordainduko ditu.